ITURRALDEA II, 8 PLAZA

Landetxea berez 2 apartamentuz osatua dago eta bereiz nahiz elkarrekin alokatzen ahal dira. Iturraldea II-ko xehetasunak:

  • Alojamendu mota: apartamentua
  • Alkilerra: osoa
  • Tokia: 8 plaza
  • 4 logela: 3 bikoitz eta matrimoniozko 1
  • 4 komun eta bainugela 1
  • Umeendako tronak eta sehaskak
  • Jangela-sukalde hornitua
  • Egongela zabala liburutegi eta telebista handiarekin
  • Garbigailua eta plantxa
  • Komun guztietan ile-lehorgailua
  • Eskuoihalak eta maindiriak barne
  • Sabaia joku gelarekin
  • Patioa barbakoarekin
  • Igogailua
  • Parkina 4 kotxeendako tokiarekin
  • Herriko piszina udan erekia (etxetik 200 m.tara)
  • Wifi dohain

ETXEA

Kanpokalde tradizionala dauka, inguruko zura, burdinezko forja, bistako adreilua eta Baztango harri gorriarekin eraikia.

Barna berriz beste estilokoa da, egungoa eta erosotasun guztiekin: kalitatezko altzariak, igogailua, lurreko berogailua eta biomasazko kaldera ekologikoarekin.

Detaile guztiak kontuan hartu ditugu: logela guztiek telebista eta berezko komuna dute, eta koltxoi, nordiko eta almohadetan arreta berezia jarri dugu atsedena ahalik eta hoberena izan dadin.

Sukaldea ere guztiz hornitua dago. Ohiko aparailuez gain mikroondasa eta plater-ikuzgailua dauka. Egongela zabala da, liburutegia eta telebista panoramikoarekin.

Ingurugiroa kontuan hartzen dugu: lurreko berogailua eta kaldera ekologikoa biomasarekin

– ITURRALDEA LANDETXEA

Etxeko sabaian 2 apartamentuendako joku gela jarri dugu, haurrendako hainbat joko, ping-pong eta futbolinarekin.

Beheitiko solairuan txoko bat dago kuadrillendako egokitua. Kanpoko patioan berriz, barbakoa bat dago.

Komun guztietan ile lehorgailua bada eta eskuoihal eta maindiariak alkilerraren barnean sartzen dira.

Kanpoan 4 kotxea aparkatzeko tokia badago.

Herriko piszina udan erekia dago (etxetik 200 m.tara dago).