ONGI ETORRI

Ongi etorria Iturraldeara, Etxalarko herrian kokatua dagoen landetxera. Iturraldea berez 1625. urteko eraikin historikoa da, baina guztiz zahar berritua izan da 2017an. Etxalar xarmaz beteriko herria da, zaindua eta etxe liluragarriekin – izan ere berriki Turismoko sari nazionala lortu du egindako lanarengatik-. Eta zer esan gure inguruaz, berde-berdea eta mendiz inguratua…beharrezkoa duzun atsedena hemen aurkituko duzu dudarik gabe.

Etxea

Kanpokalde tradizionala dauka, inguruko zura, burdinezko forja, bistako adreilua eta Baztango harri gorriarekin eraikia.

Barna berriz beste estilokoa da, egungoa eta erosotasun guztiekin: kalitatezko altzariak, igogailua, lurreko berogailua eta biomasazko kaldera ekologikoarekin.

Iturraldea I (8 pax)

  • 4 logela (3 bikoitz + matrimoniozko 1).
  • Logela guzitiek telebista eta berezko komuna dute.
  • Sukalde hornitua.
  • Egongela zabala liburutegi eta telebista handiarekin.
  • Sabaian haurrendako joku gela.
  • Parkiña (4 plaza).

Iturraldea II (8 pax)

  • 4 logela (3 bikoitz + matrimoniozko 1).
  • Logela guzitiek telebista eta berezko komuna dute.
  • Sukalde hornitua.
  • Egongela zabala liburutegi eta telebista handiarekin.
  • Sabaian haurrendako joku gela.
  • Parkiña (4 plaza).