ETXALAR ETA BIDASOAKO BAILARA

Etxalarko herria Nafarroako iparraldean kokatuta dago, bortzirietako herririk ekialdearrena izanik. Iparraldean Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin. Etxalarko lurraldeak 47km2 neurria dauka.

Etxalarrek Bidasoa aldeko legatu guztia biltzen du: Kontrabando ekintza biziak, lanbro eta euri finagatik apaindutako belardi berdeak, pago basoak…. eta Euskara ondare kulturala garrantzitsuena bezala. Taldean joateko eszenategi paregabea da, bidenabar Pio Barojaren pertsonaien abenturak girotutako lekuak ikusirik.